Altxor Bila plataforman sormena eta jolasa teknologia berriekin uztartzen dira, mundu digitala eta erreala nahastuz. Web aplikazio bidez norberak bere jolasak sor ditzake modu birtualean eta multimedia baliabideak erabiliz.
App-a jaisten dutenek, berriz, abian diren jolasetan parte hartuko dute. Mundu errealean mugituko dira, ingurunearekin eta lehiakideekin elkarreraginean, geokokatutako pistak aurkitu eta galderak gaindituz, altxorra eskuratu arte.
http://www.altxorbila.eus